Urtarrilaren 25a, Santiago (Txile)

Hiru egun daramatzagu Santiagon eta jada hasi gara hiriko ohituretan murgiltzen. Atzo, gure bi lagunekin Mercado Central delakora joan ginen bazkaltzera. Paila marina eskatu genuen, marisko ugariko zopa moduko bat. Ez ginen damutu. Izugarri gustatu zitzaigun eta aurrean genuen egunari ekiteko behar genuen energia eman zigun. Ondoren, La Piojera izeneko taberna batera joan ginen Terremoto batzuk hartzera. Edari hau 1985ko lurrikararen ondoren sortu zen. Kazetari europar batzuk hona etortzean edateko ardoa eskatu omen zuten eta ez zitzaienez gustatu, saldu ahal izateko anana izozkia gehitu zioten ardoari. Kazetariei asko gustatu zitzaien eta handik aurrera edari famatu bilakatu da hiri honetan.

Ondoren, Cueca (Txileko dantza tradizionala) dantzatzeko aukera izan genuen, kalean janzkera tradizionalekin zeuden dantzari batzuk ikusi eta batu baikinen.

CYMERA_20150125_092601
Dantzatu eta gero, lan egiteko ordua heldu zitzaigun. Arratsaldean, Parque Forestal delakora eta Lastarrias auzora abiatu ginen, sorgin eta iratxo bilakatuta, eta bertako jendeari olerkiak xuxurlatu genizkion belarrira, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Hemen oso ohikoa da jendea txanpon batzuen truke euren arte edo produktuak banatzea. Guk ere gauza bera egin genuen eta jendearen erantzuna bikaina izan zen. Esaterako, kalean liburuak saltzen zituen gizon batek Ernesto Sabatoren El túnel liburua oparitu zigun, guk Alessandro Bariccoren idazle italiarraren testutxo bat xuxurlatu ostean, hunkiturik.

 

Bihar, La Serenara abiatuko gara egun batzuk igarotzera. Espero dugu han ere hemen jaso dugun erantzun ona izatea. Baina agurtu aurretik, ezin dugu ahaztu Felipe Irribarrari eskerrak ematea, bere etxeko ateak zabaldu baitizkigu eta xuxurlatzen genbiltzan bitartean argazkiak atera eta jendeari gure proiektua azaltzen ibili baitzen.

DSC01772

 

 

 

 

 

 

 

 

25 DE ENERO, SANTIAGO (CHILE)

Sólo llevamos tres días en Santiago y ya hemos comenzado a integrarnos en las costumbres de aquí. Ayer fuimos con nuestros amigos Felipe y Oscar a comer al Mercado Central. Pedimos una paila marina, una sopa hecha con distintos mariscos. Nos encantó y nos dio la energía que necesitábamos para continuar la jornada. Seguido, fuimos a un bar llamado La piojera, donde nos tomamos unos terremotos. Esta bebida se inventó a raíz del terremoto de 1985 unos periodistas alemanes viajaron para informar sobre la noticia y fueron a tomar un vino blanco. Como no les gustó, mezclaron en vino con helado de piña, lo que a los periodistas les encantó. Desde entonces, esta se ha convertido en una bebida muy famosa en el lugar.

Después, tuvimos la oportunidad de aprender a bailar Cueca (baile tradicional Chileno). Encontramos a unos bailando en la calle vestidos con trajes regionales y no dudamos en unirnos a ellos.

CYMERA_20150125_092601

Después de bailar, llego la hora de trabajar. A la tarde nos convertimos en una bruja y un duende y acudimos al Parque Forestal y al barrio Lastarrias a susurrar a la gente al oído poemas en euskera y en castellano. Aquí es muy habitual encontrar a gente mostrando su arte o vendiendo sus productos a cambios de unas monedas. Nosotras también hicimos lo mismo y la respuesta de la gente fue increíble. Por ejemplo, un vendedor callejero de libros, emocionado, nos regaló el libro El túnel, del argentino Ernesto Sabato, después de que nosotras le susurrásemos un fragmento del italiano Alessandro Baricco.

CYMERA_20150125_092358 CYMERA_20150125_092441 CYMERA_20150125_092305 CYMERA_20150125_092053 CYMERA_20150125_091947 CYMERA_20150125_091823 CYMERA_20150125_091711 CYMERA_20150125_091528 CYMERA_20150125_091229

Mañana partiremos a La Serena a pasar unos días. Esperamos que allí también la respuesta de la gente sea tan buena. Antes de despedirnos en cambio queremos mandar un abrazo a Felipe Irribarra, ya que nos ha abierto las puertas de su casa y mientras susurramos hizo de fotógrafo y al mismo tiempo nos ayudó a explicar a la gente de qué va nuestro proyecto.

 

DSC01772