Otsailaren 13a, Entre Lagos (Txile)

 

Txile suge estua da. Suge horrek bizkarrezur luzea du, autobidea, iparraldetik hegoaldera heltzen dena. Bizkarrezur honek bitan banatzen du sugearen gorputza: mendialdea eta kostaldea. Mendiak eta itsasoak mugatzen dute Txile aldeetatik. Eta muga horiek estutasun sentsazioa sortu digute.

Txile suge estua da. Eta suge hori ez da egonkorra. Mugitzea gustatzen zaio. Bere gorputza astintzea. Eta mugimendu horiek sentitu izan ditugu, bai ezagutu izan dugun jendearengan baita geure buruengan ere. Kontrastea ikusi izan dugu gure inguruan: kontrastea erliebean, baita jendearen poltsikoetan ere.

 

Txile suge estua da. Baina handia. Eta handitzeko nahia nabaria da. Bere sormena erabiliz. Munduko beste animalia handiei begira. Kanpoko gauzak ekarri eta berenganatzeko nahia nabaria da. Txile ez da edozein animalia, hala ere. Txile Sugea da. Eta Santiago bere erdigunea. Baina suge hau ez da bakarrik Santiago, askotan bere preso dagoela dirudien arren.

Txile suge estua da. Eta bere barnean hainbat suge txiki daude, kolore, tamainia eta forma askotarikoak, euren ezaugarri propioekin. Guk suge txiki horiek ezagutzeko aukera izan dugu eta ikusi dugu euren herria maite dutela, euren herriaren parte direla eta Txile ez dela Txile eurek gabe.

CYMERA_20150212_224607

 

 

 

 

 

 

 

 

13 DE FEBRERO, ENTRE LAGOS (CHILE)

Chile es una fina serpiente. Y esta serpiente tiene una larga columna vertebral, su autopista, desde el norte al sur. Esta columna separa en dos el cuerpo de la serpiente: la cordillera de los Andes y la costa. La cordillera y el mar limitan Chile por los lados. Y esa estrechez nos ha creado una sensación de agobio e incertidumbre. De no saber lo que hay a nuestros lados.

Chile es una fina serpiente. Pero esta serpiente no se mantiene quieta. Le gusta moverse. Zarandear su cuerpo. Hemos sentido esos movimientos, tanto en la gente que hemos conocido como en nosotras mismas. Hemos visto contraste a nuestro alrededor: contraste en el relieve, y en los bolsillos de la gente.

Chile es una fina serpiente. Una serpiente grande. Y con ganas de crecer. Utilizando su ingenio para hacerse cada vez más grande. Una serpiente que mira a los grandes animales que hay en el mundo. Una serpiente que busca traer cosas de fuera y apoderarse de ellas. Pero Chile no es ninguno de esos animales. Es una serpiente. Y Santiago su centro. Esta serpiente, aun así, no es solo Santiago, aunque a veces se sienta presa de este centro.

Chile es una fina serpiente. Y en su interior hay una gran cantidad de pequeñas serpientes, de diferentes colores, tamaños y formas, con características propias. Nosotras hemos tenido la oportunidad de conocer a muchas de esas pequeñas serpientes, y hemos visto que aman a su tierra, que son parte de ella y que Chile no sería Chile sin todas ellas.

CYMERA_20150212_224607