Martxoaren 7a, Cordoba (Argentina)

 

Duela bi astetik Cordoba hirian gaude. Lehen astean Arguellon egon ginen, Villa Allende, Rio Cevallos eta Unquillo herrietatik oso hurbil dagoen auzoan. Aipatutako hiru herri horietan aste hauetan oso egoera larria bizi izan dute. Izan ere, duela bi aste inguru, euri zaparraden ondorioz, ibaiek gainezka egin eta uholdeak izan zituzten. Hildakoak izan dira eta familia askok euren etxeak galdu izan dituzte. Honen aurrean, gobernuari eskatzen diote, mesedez, behingoz euren egoerari erreparatzeko eta neurriak hartu ditzaten, halakorik berriro gerta ez dadin.

Hala ere, bideo honetan ikusten den bezala, herria ez da etxean gelditu, kalera atera da euren egoera salatzera. Bizitzari irriz eta dantzan erantzun diote.

Orain Mundo Mestizo hostelean gaude. Hilabetea igaroko dugu bertan.  Txile etxez etxe igaro dugu familiaz familia, euren esperientziak gertutik biziz, hiru egunetik behin aldatuz. Oraingoan ezberdina da, motxilak zabaltzeko momentua heldu zaigu eta nahiz eta hostel bat izan, etxean bezala sentitzen gara, bertan bost lagunekin batera bizi baikara. Juan, Niko, Sofi, Remi eta David.  Denak dira sortzaile.  Eszenatokian, musika gelan zein sukaldean. Guri ere  sortzeko aukera eman digute. Hormak irudiz bete  ditugu.

Bestalde, egun hauetan gure lanean dihardugu. Eskolekin, liburutegiekin eta bestelako elkarteekin harremanetan jarri gara, egingo ditugun tailerrak adosteko. Momentuz, oso erantzun ona jaso dugu; beraz, oso pozik gaude eta lanean hasteko gogo handiekin.

 

 

 

 

 

 

7 DE MARZO, CÓRDOBA (ARGENTINA)

Desde hace dos semanas estamos en Cordoba capital. La primera semana nos alojamos en el barrio de Argüello. Este barrio se encuentra muy cerca de Villa Allende, Río Cevallos y Unquillo. Allí estas semanas han vivido una situación muy crítica. Debido a las lluvias que cayeron hace poco más de dos semanas, los ríos desbordaron y sufrieron inundaciones. Ha habido algo más de una decena de muertos y mucha gente lo ha perdido todo. Ante eso, piden al gobierno que no hagan oídos sordos a su situación y que por fin tomen medidas para que lo sucedido no vuelva a ocurrir.

Aún así, como vemos en este video que sacamos en el festival para recaudar fondos que se realizó en Unquillo, la gente no se ha quedado en casa y han salido a la calle a reivindicar sus derechos. Han respondido a la vida sonriendo y bailando.

Ahora nos encontramos en el hostel Mundo Mestizo. Pasaremos un mes aquí. En Chile anduvimos de casa en casa, compartiendo desde cerca las distintas realidades de las familias que nos acogieron. Ahora es diferente. Ha llegado el momento de deshacer las mochilas por un tiempo. Aquí vivimos con cinco personas más: David, Juan, Nico, Sofi y Remi. Todos ellos creadores. En el escenario, en la sala de música o en la cocina. Pero siempre creando. Y a nosotras también nos han dado la oportunidad de crear. Y hemos llenado la pared de la sala de estar con este mural.

Por otro lado, estamos contactando con distintas escuelas y bibliotecas para organizar los talleres. De momento la respuesta está siendo muy buena, así que estamos muy contentas y con muchas ganas de comenzar.