Maiatzaren 5a, Montevideo (Uruguay)

URUGUAY

KAUSALITATEAREN KATEA

Uruguayra itsasontziz bazoaz, ez edan aurreko egunean.

Uruguayn behi gehiago daude pertsona baino.

Uruguayn biztanteria zati handia heldua da.

Uruguayn umeak matearen termoa besazpian dutela jaiotzen dira.

Uruguay, uruguaitarren hitzetan, Argentina eta Brasilen arteko tapoia da.

Uruguayn lasaitasuna arnasten da.

Uruguayn zaldiek tiraturiko karromatoak, ferrariekin batera doaz hiritik.

Uruguayn jendea autobusean isilik doa, pasiloan bi lerro eginez, jendeari pasatzen uzteko.

Uruguayn karnabalek hilabete irauten dute.

Uruguayn euskal izen eta abizen ugari daude.

Uruguayn Euskal Herria izeneko auzobat dago.

Uruguayn forma funtsa da eta funtsa forma.

Uruguayn pizza asko jaten da.

Uruguayn kultura La Cuadran bizi da.

Uruguayn ez da irakasten, konpartitzen da.

Uruguayn suteak makilez amatatzen dira.

Uruguayn tangoa ez duzu dantzatzen, berak dantzatzen zaitu.

Uruguayn Sarriren eta Artzeren olerkiak xuxurlatu ahal zaizkie politikariei.

Uruguayn maiatzaren 1a egun handia da eta asado artean ospatzen da.

Uruguayn, futbolean bezala, elkarrizketetan ere, bisitari bezala jokatuarazten dizute.

Uruguayn jendearen lepoetan lauburuak ikusten dira.

Uruguayn arrantza kainaberak paseatzen dira eta marrazo artean surfeatzen da.

Uruguayn intsenzua goizez eta arratsaldez jartzen da.

Uruguayn katuek zurekin egiten dute lo eta zauriak sendatzen dizkizute.

Uruguaytik alde egiterako bidean, errepidean RETORNO dioen kartel bat dago.

Kausalitatearen katea: Marco, Marila, Flor eta Arturo (eta Bijou eta Nicanor), Lucía, Felipe, Mochi, Piero, Manuel, Pepe Mujica y Lucía Topolansky.

 

 

 

5 DE MAYO, MONTEVIDEO (URUGUAY)

 

URUGUAY

LA CADENA DE LA CAUSALIDAD

Si vas en barco a Uruguay, no bebas el día anterior.

En Uruguay hay más vacas que personas.

En Uruguay hay mucha gente mayor.

En Uruguay los niños nacen con un termo de mate bajo el brazo.

Uruguay, como dicen los uruguayos, es el tapón entre Argentina y Brasil.

En Uruguay se respira tranquilidad.

En Uruguay los carros a caballos y los ferraris circulan por la ciudad.

En Uruguay la gente no habla alto en el autobus.

En Uruguay la gente respeta tu espacio.

En Uruguay la hierba no es delito.

En Uruguay tienen un mes de carnaval.

En Uruguay hay muchos nombres y apellidos vascos.

En Uruguay hay una barrio que se llama Euskal Herria.

En Uruguay el tango no se baila, si te dejas, él te baila a tí.

En Uruguay la forma es contenido y el contenido es forma.

En Uruguay se come mucha pizza.

En Uruguay la cultura convive en la cuadra.

En Uruguay no se enseña, se comparte.

Uruguay se deja susurrar.

En Uruguay el 1 de mayo es un gran día y se celebra entre asados.

En Uruguay los fuegos se apagan a palos.

En Uruguay se pueden susurrar poemas de Sarri y Artze a los presidentes.

En Uruguay, al igual que en el fútbol, en las conversaciones del día a día también te hacen jugar de visitante.

En Uruguay se encuentran lauburus en los cuellos de la gente.

En Uruguay se pasean las cañas de pescar y se surfea entre tiburones.

En Uruguay el secreto está en la masa madre.

En Uruguay se pone saumerio a la mañana y a la tarde.

En Uruguay los gatos duermen contigo y te curan las heridas.

Al marchar de Uruguay, en la ruta, hay un cartel que dice RETORNO.

Cadena de causalidad: Marco, Marila, Flor y Arturo (y Bijou y Nicanor), Lucía, Felipe, Mochi, Piero, Manuel, Pepe Mujica y Lucía Topolansky.