Maiatzaren 3a, Montevideo (Uruguay)

 

Aste honetan La Cuadra kulturguneko jendearekin bizitzen egon gara. Asteartean, apirilaren 28an Bertsolari pelikula ikusi eta solasean aritu ginen. Bertsolaritzak Euskal Herrian izan duen paperaz aritu ginen eta hizkuntzaren eta kulturaren ahozko trasmisioaren garrantziaz. Asteazkenean olerki xuxurlatuen tailerra eman genuen eta ostegunean, kantautoreen ekitaldi batean, tailerrera etorri zirenekin, xuxurlatu genuen.

10443345_963029257063348_1245590784627493686_n

La Cuadra kulturgune autogestionatua da, Montevideoko Capurro auzoko Dragones kalean kokatua. Lekua lehen okindegia zen eta beste okindegietan saltzeko ogia egiten zer bertan. Honek itxi zuenean, Piero Sabinik, proiektuko kideak, lekua erosi zuen esperientziak konpartitzeko leku bat sortzeko. 2014ko martxoan hemen bizi zen gazte taldea proiektua mugitzen hasi zen. Taldeen entsegu irekiak antolatu zituzten. Jendea etorri egiten zen, entzuten zuen, jaten zuen… Ondoren dantza ikastaroak hasi ziren, piano klaseak… Gau jaialdiak ere antolatu zituzten eta horren asko lagundu zuen jendeak lekua ezagutzerako orduan. Izan ere, jende asko hurbiltzen hasi zen, bai Montevideoko zentrokoak bai inguruko auzoetakoak.

11073573_940173982682209_4862330611000141727_n

Orain, hasierako fase hau eta gero, lortutakoa finkatzeko lanean ari dira. Bilerak egiten hasi ziren hainbat hausnarketa egin ahal izateko, esaterako zer da kultura? zer egin nahi dugu? zer da hezkuntza? Hala ere, orain jomuga praktikan kokatu dute, jendearen interesen arabera ekintzen eskaintza sortzean. Horrela, apirilean lehen tailerrak hasi ziren eta maiatzean beste batzuekin hasi dira. Esaterako tango tailerrak ematen dira, telak, argazkilaritza, adierazpen plastikoa, haurrentzako banda musikala, emakumeontzako gure gorputza hobeto ezagutzeko eta horren arabera erantzuteko tailerra.

Beste alde batetik, espazioa gero eta osoatuago izateko lanean ari dira. Proiektu solidoa eraiki nahi dute, jendeak joan eta etorri ahal izateko, edonor dela eta edonondik datorrela. Eta horretarako, eurek sortu izan dute lekuaren azpiegitura.

Egun, era berean, tailerrez aparte bestelako ekintzak ere prestatzen dituzte. Esaterako, ostegunero 16 kantautorek abesten dute eta bertan janaria eta edariak saltzen dituzte. Ekitaldian kantautore desberdinek hartzen dute parte, bai hasi berriak bai esperientzia handiagokoak, baina denak daude maila berean, denek dute espazio bera, bakoitzak bi kanta abesteko aukera du.

x

Era berean, espazioa jende guztiarentzako erabilgarria izatea dute helburu. Esaterako, aldapatxo batzuk jarri nahi dituzte mugitzeko zailtasunak dituztenek ere sartu ahal izateko. Itsuentzako liburutegi bat sortzea ere gustatuko litzaieke. Horretarako dirulaguntzak lortzeko bide desberdinak aztertzen ari dira eta horretarako behar diren paperak egiten.

Beraz, La Cuadra egunero hazten ari den proiektua da, jendearen beharren arabera. Guztiontzako lekua da, edonor hazteko lekua, konpartituz disfrutatzeko lekua. Besoak zabalik hartzen zaituzten lekua. Gu La Cuadratik irribarrea ahoan atera ginen eta badakigu laster itzuliko garela.

IMG-20150430-WA0014

 

Lucia Araujo proiektuko kideak, gure tailerrean egon eta egun batzuk geroago honako hitz hauek esan zituen xuxurlatzeari buruz:

lucia

 “Teknika hau ezagutzen nuen, beraz, tailerra hasi aurretik baneukan izango zenaren ideia bat. Zuen tailerrean egon eta gero nire lanera eraman nuen, haur itsuekin. Jolasean aritu ginen eta oso gustora aritu ziren. Eurek egunero zarata eta informazio kantitate handia jasotzen dute eta xuxurlatzea espazio eta denbora berria sortzeko modu bat da, adi egotea, unea, hemen eta orain. Era berean, ama nerabeekin ere lan egiten dut eta bertara ere eraman nuen susurradorea. Umeek gogotsu hartu zuten jolasa. Batzuek zulotik begiratzen zuten, beste batzuke hiz egiten zuten, beste batzuek entzun… Orain amekin konpartitu nahi dut, ikus dezaten badaudela euren haurrengana zuzentzeko modu desberdinak, oihu eta aginduz betetako mundu hontan”.

 

 

 

 

3 DE MAYO, MONTEVIDEO (URUGUAY)

Esta semana hemos estado conviviendo con la gente del centro cultural La Cuadra. El martes 28 de abril vimos y charlamos sobre la película Bertsolari, donde se explica el fenómeno del bersolarismo en Euskal Herria y la importancia de la trasmisión oral de la lengua y la cultura. El miércoles realizamos un taller de poesía susurrada y el jueves susurramos en un evento de cantautores junto a la gente que vino al taller.

10443345_963029257063348_1245590784627493686_n

La Cuadra es un centro cultural autogestionado que se encuentra en la calle Dragones del barrio Capurro de Montevideo. El lugar, antes era una panificadora que hacía panes para vender a otras panaderías. Cuando esta cerró, Piero Sabini, componente del proyecto, compró el lugar con la idea de crear un espacio cultural donde compartir experiencias de vida. En marzo del 2014, un grupo de gente que vivía en el lugar comenzó a mover el proyecto. Organizaron ensayos abiertos donde la gente iba, escuchaba, comía… Después comenzaron con clases de danza, piano… También realizaron alguna fiesta nocturna, lo que ayudó a que mucha gente fuese conociendo el lugar y poco a poco se acercara, tanto desde el centro de la ciudad como desde los distintos barrios de Montevideo.

11073573_940173982682209_4862330611000141727_n

Ahora, después de esa primera fase, se encuentran en etapa de afianzar lo logrado hasta ahora. Han realizado reuniones donde tratar la educación y la cultura desde lo conceptual con reflexiones como ¿qué es la cultura? ¿qué queremos hacer? ¿qué es educar?, pero ahora el punto de mira es ir a lo práctico, en formar las actividades a partir de las necesidades de la gente. Y así, en abril comenzaron los primeros talleres y en mayo han empezado con otros. Por ejemplo, en la cuadra se imparten talleres de tango, historietas, telas, fotografía, expresión plástica, banda musical para niños y niñas, palabra conmovida y un taller para mujeres llamado perci-viéndonos.

Por otro lado, están también trabajando para poco a poco ir creando un espacio cada vez más completo, un proyecto sólido donde la gente pueda ir y venir sin importar quien sea y de donde venga. Todo esto en un lugar cuya infraestructura de La Cuadra la han creado los mismos componentes. Poco a poco, del mismo modo, van creando más actividades a demás de los talleres mencionados.

Por ejemplo, cada jueves por la noche se celebra un evento donde cantan 16 cantautores diferentes. Hay artistas que cantan por primera vez y otros que ya han cantado o grabado CDs, pero en este acto, todos disponen del mismo espacio de tiempo, ya que cada uno canta dos temas. Los y las componentes del centro preparan comida y bebida para servir ese día y de ahí conseguir algo de dinero para autogestionarse.

x

Del mismo modo, también se buscan medios para adaptar el espacio a distintas personas que por condiciones físicas tienen dificultades para acceder a otros lugares. Por ejemplo, se quiere habilitar rampas para facilitar la entrada a todos y todas y crear una biblioteca con libros en braile para ciegos. Para ello están buscando distintas maneras de conseguir subvenciones o ayudas.

Por lo tanto, La Cuadra es un proyecto que crece día a día, a partir de las necesidades del barrio, un lugar para todos, donde cada persona pueda desarrollarse y disfrutar compartiendo. Un lugar donde todo el mundo cabe y nadie está de más. Un lugar donde te acogen con los brazos abiertos. Un lugar del que te marchas con una sonrisa en la boca, sabiendo que algún día volverás.

IMG-20150430-WA0014

 

Lucia Araujo, componente del equipo de La Cuadra habló sobre los susurros, unos días después de haber participado en nuestro taller. Esto fue lo que dijo:

lucia

“Conocía de antes la técnica por lo que cuando escuché del taller, sabía un poco por donde iba. Ahora tengo muchas ganas de llevarla a mi trabajo. Es un lugar al que van niños y niñas ciegos; el otro día jugamos a hablar en secreto y les gustó mucho. En medio de todo el ruido e información que reciben, el susurro es una manera de crear un nuevo tiempo y espacio, un estar atento, una escucha, un instante, acá. Luego estuve susurrando a los bebés y niños pequeños que viven en un hogar en el que trabajo; algunos miraban por el tubo, otros hablaban, otros escuchaban… Ahora quiero compartirlo con sus mamás. En un entorno que es de mucho grito, mostrar una forma distinta de dirigirse a los niños y niñas, una posibilidad”.