GETXO

Martxan da Getxoko III.Book Trailer lehiaketa!!

Liburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira BOOK TRAILERrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.

Gazteen arten irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau. Bertan, 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.

Irakurri oinarriak hemen.

getxoko hirugarren book trailer lehiaketa 2017