tailerra

Gazteei olekiak irudietan islatzen irakatsiko diegu. Horretarako olerkiak interpretatu eta
ikus-entzunezko teknika ezberdinak erabiliko ditugu, bideo animazioak sortuz. Olerkiak
irudi bilakatuz

nori

12-18 urteko gazteei.

ordupng

2 orduko saioa.

helbu

  • Irakurzaletasuna sustatu: gazteak irakurketara bideratu eta irakurketa hauen gaineko
    idazketa/sormen lan bat egiten lagundu.
  • Gazteen esparru naturala den teknologia berriak eta literatura lotu.
    Teknologi berri hauek euskaraz erabiltzea.
  • Gazteei euskal literatura ezagutzeko bideak eman eta eurek lan horiek sustatzeko moduak
    proposatu.
  • Euskal eta gazte literatura sustatu: olerki horien inguruan gazteek egindako lan originalak
    egongo direlako denon eskura.
  • Gazteen sormena bultzatu, ikusentzunezko medioen bidez.

kotzep

  • Bideopoesia baten ezaugarriak eta egitura nola egin.
  • Irudia, gidoia eta muntaia egiteko prozedura landu.
  • Olerkiak interpretazen ikasi eta horien ezaugarriak ezagutu.

meto

Gazteei olerkiak irudietan islatzeko baliabideak erakutsiko dizkiegu. Saioetan bideoek
dituzten atal desberdinak landuko dira; hots, gidoia, irudia, soinua eta muntaia.

Lehenik, taldeka euskal literaturako hainbait olerki irakurri eta komentatuko ditugu eta
interpretazen ikasi. Ondoren, bi talde egin eta talde bakoitzak gustokoen izan duen olerkia
aukeratuko du, ondoren irudietan islatzeko. Hortaz, olerkiak behin landuta ditugula, ikasleen
sintesi gaitasuna eta intriga sortzeko bailabideak erabiliko ditugu. Adierazpen eta
komunikatzeko gaitasuna landuz.

Azkenik, Stop Motion edota animazio teknika ezberdinekin, grabazioari ekingo diogu,
gidoiaren egiturari jarraituz.

Prozesu osoan zehar, talde zein bakarkako ekintzak bideratuko dira.