BOOK TRAILER LEHIAKETA

Book Trailer Lehiaketa euskal gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko ekimena da. Bertan 12-18 urteko gazteek parte hartu dezakete, irakurri duten liburuari buruzko trailerra sortuz. Esan bezala, ekimen honen xede nagusia gazteen artean irakurtzeko motibazioa piztean datza. Baina, horretaz gain gazteei literatura eta euskara euren ohiko esparru ezberdinetara hurbiltzea ere bilatzen da, kasu honetan ikus-entzunezkoen mundura. Halaber, sortzen dituzten bideoen bidez euren irudimena eta adierazteko gaitasuna ere lantzea bilatzen da.