OINARRIAK / BASES

OINARRIAK

  • BOOK TRAILERRA: Liburu bat aurkeztu edo iragartzeko bideoa da, filmen trailerra bezalakoa. Book Trailerra sortzeko liburua, irudiak (bideo zein argazkiak), testua, ahotsa eta musika dira beharrezko osagaiak, baina irudimena eta gogoa izatea ere garrantzitsua da. Bideo hauek bideo digitalen formatu ohikoenekin sortzen dira eta telebista zein Internet bidez hedatzen dira
  • Durangoko I. Book Trailer lehiaketarako hautatu ditugun liburuen gai nagusia kulturartekotasuna izango da. Izan ere, lehiaketaren bidez eta Durangoko bonbardaketaren 80.urteurrenaren harira, munduko gatazken ondorioz sortzen diren mugimendu migratzaileez eta kultura desberdinen arteko elkarbizitzaz hausnartu gura dugu. Bide batez, sormenaren eta artearen bidez, kultura desberdinak islatzea ere bada lehiaketaren helburua. Halaber, bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko martxoaren 31ko astean egingo diren ekimenen baitan ospatuko da sari banaketa.
  •  Parte hartu ahal izateko, 1-3 pertsonako taldea osatu beharko da eta taldekideek kategoria desberdinetan parte hartu ahal izango dute:
    • A Kategoria: 12-15 urte (2002-2005 urteetan jaiotakoak)
    • B Kategoria: 16-20 urte (1997-2001 urteetan jaiotakoak).
  • Lehiaketan parte hartzeko durangobooktrailer@gmail.com helbidera bidali honakoak:
    • Egindako bideoaren Youtube-ko link-a (zuen bideoak Youtubera igo beharko dituzue eta).
    • Taldekide bakoitzaren NAN-a.
  • Ez da onartuko iraingarri gerta daitekeen inolako edukirik.
  • Bideoei buruzko eskubideek egilearenak dira, Kalazaban Kultur Ekimenak webgunean baino ez ditu eskegiko bideoak (www.kalabazan.com). Beste nonbaiten eskegi nahi izatekotan, egileei eskatuko zaie baimena eta euren izenak jarriko dira.
  • Iraupena: 2 minutu gehienez.
  • Bideoak bidali behar izango dira martxoaren 10a baino lehen. Sari banaketa martxoaren amaieran izango da, bonbardaketaren urteurrena ospatzeko ekimenen baitan.
  • Booktrailerrak egiten ikasteko 2 orduko tailerrak dohainik jasotzeko aukera egongo da. Horretarako, ikastetxeek edo interesa duten pertsonek durangobooktrailer@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Plaza mugatuak dira, beraz ahalik eta arinen idaztea gomendatzen da. Tailer hauek Durangoko Udal Bibliotekan ere burutuko dira.
  • SARIAK :
    • A Kategoria: tablet bat taldekide bakoitzarentzat.
    • B Kategoria: tablet bat taldekide bakoitzarentzat.
    • EUSKARA SARIA: abentura kamera taldekide bakoitzarentzat. Euskaraz egindako bideoen artean sari berezia (kategoria guztietako bideoek hartuko dute parte hemen).[Sariak euskal kulturako pertsona ezagunek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu.]
    • PUBLIKOAREN SARIA: Durangoko Arteka liburudendan erosteko 50 euroko bonoa. Sari banaketara joango den pertsona bakoitzak bideo bat bozkatzeko aukera izango du atsedenaldian, sarreran egongo den kutxatxoan papertxoa sartuz. Horrela, publikoaren saria erabakiko da.
  • Book Trailerrak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke. Baina euskarazko liburuen zerrendako bat aukeratzen bada, euskaraz izan beharko du Book Trailerrak eta gaztelaniazko zerrendatik aukeratzen bada, berriz, gaztelaniaz.

 

BASES

  • BOOKTRAILER: vídeo para presentar o anunciar un libro, similar a los trailers de las películas. Para crear un Book Trailer se necesita el libro, imágenes (tanto vídeos como fotos), texto, voz y música; mezclado con imaginación y ganas. Estos videos se crean en los formatos típicos de los vídeos digitales y se comparten a través de la televisión o de internet.
  • El tema principal de los libros elegidos para el I. Concurso de Book Trailers de Durango es la interculturalidad. Al hilo del 80 aniversario del bombardeo de Durango, el objetivo de esta propuesta es reflexionar sobre los movimientos migratorios creados por los diferentes conflictos que se dan en el mundo y la convivencia entre las diferentes culturas. También se busca representar esas culturas mediante la imaginación y el arte. Asimismo, la entrega de premios se llevará a cabo la semana del 31 de marzo, dentro del programa de actos para memorar el bombardeo.
  • Para poder participar hay que formar un grupo de 1-3 personas. Habrá dos categorías, por edades:
    • Categoría A: 12-15 años (2002-2005).
    • Categoría B: 16-20 años (1997-2001).
  • Para participar en el concurso será necesario enviar a durangobooktrailer@gmail.com:
    • El link de Youtube del vídeo realizado (antes tendréis que colgar vuestros vídeos en Youtube).
    • El DNI de cada miembro del grupo.
  • No se aceptará ningún contenido que pueda resultar dañino o insultante.
  • * Los derechos de los vídeos quedarán en manos de las autoras y autores. Kalabazan Kultur Ekimenak solo colgará estos vídeos en su página web (www.kalabazan.com). Si la asociación necesitase mostrar los vídeos en cualquier otro lugar se pedirá permiso a las autoras y autores y, éstos serán nombrados en todo momento.
  • Duración: máximo 2 minutos.
  • Los vídeos se tendrán que mandar a durangobooktrailer@gmail.com antes del 10 de marzo. La entrega de premios se llevará a cabo la última semana de marzo, dentro de los actos por el aniversario del bombardeo de Durango.
  • Se ofrecen talleres gratuitos de 2 horas para aprender como hacer un Book Trailer. Para solicitarlos, los centros educativos o personas interesadas tendrán que enviar un correo electrónico a durangobooktrailer@gmail.com. Hay un cantidad limitada, por lo que se recomienda solicitarlos cuanto antes. Estos talleres también se realizaran en la Biblioteca Municipal de Durango.
  • PREMIOS :
    • Categoría A: una tablet para cada miembro del grupo.
    • Categoría B: una tablet para cada miembro del grupo.
    • PREMIO EUSKERA: una cámara de aventura para cada miembro del grupo. Se otorgará un premio especial entre los vídeos realizados en euskera (participarán los vídeos de ambas categorías). [Los grupos ganadores serán elegidos por un jurado formado de caras conocidas de la cultura vasca]
    • PREMIO DEL PÚBLICO: un bono de 50 euros para comprar en la librería Arteka de Durango. Cada persona que venga a la entrega de premios tendrá la opción de votar a uno de los vídeos de cualquiera de las categorías, depositándolo su voto en la urna que habrá en el local. Esta votación se hará en el descanso de la gala. * Los Book Trailers pueden presentarse tanto en euskera como en castellano. Pero si el libro se elige del listado de libros en euskera el Book Trailer deberá ser también en euskera, y si se elige del listado de castellano, en castellano.
  •  Los Book Trailers pueden presentarse tanto en euskera como en castellano. Pero si el libro se elige del listado de libros en euskera el Book Trailer deberá ser también en euskera, y si se elige del listado de castellano, en castellano.

LIBURUAK / LIBROS

  • Liburu hauek erabili ahal dira: / Se puede utilizar cualquiera de estos libros:
  • EUSKARA:
    • Eztia eta ozpina. P. Zubizarreta.
    • Black is beltza. F. Muguruza, H. Cano eta Dr. Alderete
    • Sara izeneko gizona. B. Atxaga.
    • Koaderno handia. Agota Kristof.
    • Kalte gabeko jokoak. R. Gómez.
    • Udaberririk ankerrena. U. Iturriaga eta A. Sanvi.
    • Palestina, zure mina. B. Bilbao.
    • 19 kamera. J. Arretxe. – Gerrateko ogia. D. Ellis.
    • Urtebete itsasargian. M. A. Meabe.
  • CASTELLANO:
    • Asylum. Javier de Isusi.
    • Persépolis. M. Satrapi.
    • El niño con pijama de rayas. J. Boyne.
    • El cazador de estrellas. R. Gómez.
    • La ruta del huracán. C. Santos.
    • Náufragos. M. Catelli.
    • Abdel. Enrique Paez.
    • La piel de la memoria. J. Sierra i Fabra.
    • Cometas en el cielo. K. Hosseini.
    • La canción de Amina. S. Heuck

DESKARGATU OINARRIAK HEMEN / DESCARGA LAS BASES AQUÍ.