DURANGO

Martxan da Durangoko I. Book Trailer lehiaketa!

Durangoko I. Book Trailer lehiaketarako hautatu ditugun liburuen gai nagusia kulturartekotasuna izango da. Izan ere, lehiaketaren bidez eta Durangoko bonbardaketaren 80.urteurrenaren harira, munduko gatazken ondorioz sortzen diren mugimendu migratzaileez eta kultura desberdinen arteko elkarbizitzaz hausnartu gura dugu. Bide batez, sormenaren eta artearen bidez, kultura desberdinak islatzea ere bada lehiaketaren helburua. Halaber, bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko martxoaren 31ko astean egingo diren ekimenen baitan ospatuko da sari banaketa.

Irakurri oinarriak hemen.

 

¡Ya está en marcha el I. Concurso de Book Trailers de Durango!

El tema principal de los libros elegidos para el I. Concurso de Book Trailers de Durango es la interculturalidad. Al hilo del 80 aniversario del bombardeo de Durango, el objetivo de esta propuesta es reflexionar sobre los movimientos migratorios creados por los diferentes conflictos que se dan en el mundo y la convivencia entre las diferentes culturas. También se busca representar esas culturas mediante la imaginación y el arte. Asimismo, la entrega de premios se llevará a cabo la semana del 31 de marzo, dentro del programa de actos para memorar el bombardeo.

Lee las bases del concurso aquí.