Martxan da Getxoko IV. Book Trailer lehiaketa!!
Liburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira BOOK TRAILERrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.
Gazteen arten irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau. Bertan, 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.
Irakurri oinarriak hemen.