OINARRIAK

    • BOOKTRAILERRA: liburu bat aurkeztu edo iragartzeko bideoa, filmen trailerra bezalakoa. Booktrailerra sortzeko liburua, irudiak (bideo zein argazkiak), testua, ahotsa eta musika dira beharrezko osagaiak, irudimen eta gogoekin nahastuta. Bideo hauek bideo digitalen formatu ohikoenekin sortzen dira eta telebistaz zein Internet bidez hedatzen dira.
    • Parte hartu ahal izateko 1-3 pertsonako taldea osatu beharko da eta taldekideek kategoria desberdinetan parte hartu ahal izango dute:
      A KATEGORIA: 12-15 urte (2002-2005 urteetan jaiotakoak)
      B KATEGORIA: 16-18 urte (1999-2001 urteetan jaiotakoak)
    • Honako liburu hauek erabili daitezke:

 A KATEGORIA (12-15 urte)

  • Bost ahizpa. Aitor Arana.
  • Urtebete itsasargian. Miren Agur Meabe.
  • Zigarrotxoa ahoz aho. Antton Kazabon.
  • Hildakoen eremuan. Aitor Arana.
  • Kutsidazu bidea, Ixabel. Joxean Sagastizabal.
  • Ilargiaren alaba. Toti Martinez de Lezea.
  • Gerra txikia. Lander Garro.
  • Beti iparralderantz. Jon Arretxe.
  • Inesaren balada. Hasier Etxeberria.
  • Azken balada. Mari Asun Landa.
  • Franco hil zuten egunak. Koldo Izagirre.
  • Zebra efektua. Harkaiz Cano eta Iñaki G. Holgado.

B KATEGORIA(16-18 urte):

  • Obabakoak. Bernardo Atxaga.
  • 12etan bermuta. Jasone Osoro.
  • Simone de Beauvoir. Emakume libre bat XX. mendean. Arantxa Agirreurreta.
  • Nork hil du Andoni Egaña? Xabi Paya eta Patxi Gallego.
  • Ipuin batean bezala. Joan Mari Irigoien.
  • Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez.
  • Baleak ikusi ditut. Javier de Isusi.
  • Aulki Jokoa. Uxue

 

    • Lehiaketan parte hartzeko e-mail honetara bidali (sardadidakalabazan@gmail.com):
      – Egindako bideoaren Youtube-ko link-a (izan ere, zuen bideoak Youtube-ra igo beharko dituzue).
      – Taldekide bakoitzaren NAN-a.
    • Ez da onartuko iraingarri gerta daitekeen inolako edukirik.
    • Talde bakoitzak gehienez bi bideo aurkez ditzake lehiaketara.
    • Bideoei buruzko eskubideek egileen esku jarraituko dute, Kalazaban Kultur Ekimenak (www.kalabazan.com) webgunean baino ez ditu eskegiko. Nonbaiten eskegi nahi izatekotan egileei eskatuko zaie baimena eta euren izenak jarri behar izango dira.
    • Iraupena: 2 minutu gehienez.
    • Bideoak (sardadidakalabazan@gmail.com) bidali behar izango dira apirilaren 14a baino lehen.
    • SARIAK :

 A KATEGORIA (12-15 urte):

  • 1. saria: tablet bat taldekide bakoitzarentzat.
  • 2. saria: 50€-ko bono bana Itzubaltzetako “Gobelaurre” liburudendan erosteko.

B KATEGORIA(16-18 urte):

  • 1. saria: tablet bat taldekide bakoitzarentzat.
  • 2. saria: 50€-ko bono bana Itzubaltzetako “Gobelaurre” liburudendan erosteko.
[Sariak euskal kulturako aurpegi ezagunek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu. ]

PUBLIKOAREN SARIA:
Abentura kamera taldekide bakoitzarentzat.

[Sari banaketaren egunean, bertaratukoek publikoaren saria aukeratuko dute.]

 

DESKARGATU OINARRIAK HEMEN.