KALABAZAN IBILTARIA

2015eko urtarriletik maiatzera Kalabazan Kultur Ekimenak elkarteko kideok Txile, Argentina eta Uruguay herrialdeak bisitatuko ditugu eta bertan bi proiektu lantzeko aukera izango dugu. 

Alde batetik, bertako hainbat zentrotan Book Trailerren inguruko formakuntza saioak eskainiko ditugu, 12-16 urteko gazteen artean. Bestalde, Cordobako xuxurlatzaile talde batzuekin elkarlanean arituko gara bertako zein Euskal Herriko olerkiak bertako kaleetatik zein hainbat zentro eta Euskal Etxeetan xuxurlatzen.

Bi proiektu hauekin gure helburu nagusia orain arte egindako lana zabaltzea dugu, baita bertan bilduko ditugun esperientziekin gure formakuntza osatzea, etorkizunean burutu nahi ditugun proiektu aberatsagoak eskaintzeko.

k ibiltaria

Hausnarketa

Hausnarketa

Irati: Denbora eten egiten da, xuxurla egiten digutenean, unea da, intimoa, hurbilkorra, mugagabea, barrena ikustarazten diguna. Xuxurlak indarrez eta sentimenduz beteriko hitzez eta soinuz osatua dago. Zu eta biok gara une horretan, gara zu eta ni. Eta zuk xuxurlan Continue Reading →

0 comments
Maiatzaren  7a,  Buenos  Aires  (Argentina)

Maiatzaren 7a, Buenos Aires (Argentina)

Irati Denbora eten egiten da, xuxurla egiten dugunean, unea da, intimoa, hurbilkorra, mugagabea, barrena ikustarazten laguntzen diguna. Xuxurlak indarrez eta sentimenduz beteriko hitzez eta soinuz osatua dago. Zu eta biok Continue Reading →

0 comments
Maiatzaren 6a, La Plata (Argentina)

Maiatzaren 6a, La Plata (Argentina)

Kausalitatez ezagutu genituen Daniel Oiarbide eta Ioar Oteiza. Kausalitatez, Euskaltzaleak Euskal Etxean Gernikako bonbardaketaren harira eman genuen tailerrera etorri ziren. Saioa hasita zegoela heldu ziren. Ez zekiten zeri buruzkoa zen Continue Reading →

0 comments
CYMERA_20150501_181121.jpg

Maiatzaren 5a, Montevideo (Uruguay)

URUGUAY KAUSALITATEAREN KATEA Uruguayra itsasontziz bazoaz, ez edan aurreko egunean. Uruguayn behi gehiago daude pertsona baino. Uruguayn biztanteria zati handia heldua da. Uruguayn umeak matearen termoa besazpian dutela jaiotzen dira. Continue Reading →

0 comments
10443345_963029257063348_1245590784627493686_n

Maiatzaren 3a, Montevideo (Uruguay)

  Aste honetan La Cuadra kulturguneko jendearekin bizitzen egon gara. Asteartean, apirilaren 28an Bertsolari pelikula ikusi eta solasean aritu ginen. Bertsolaritzak Euskal Herrian izan duen paperaz aritu ginen eta hizkuntzaren eta kulturaren ahozko trasmisioaren Continue Reading →

0 comments
Apirilaren 26a, Buenos Aires (Argentina)

Apirilaren 26a, Buenos Aires (Argentina)

Teresa Zabaleta Buenos Aireseko “Euskaltzaleak” elkarteko lehendakaria da eta bertan euskara irakasle ere bada. Bera, Argentinan jaioa izan arren, euskal jatorrikoa ere bada eta, beraz, oso bere sentitzen du bai euskara Continue Reading →

0 comments
IMG-20150428-WA0009

Apirilaren 27a, Buenos Aires (Argentina)

Apirilaren 27ean Buenos Aireseko I.V.A. (Instituto vocacional de arte) eskolako 1. mailako ikasleekin egin genuen tailerra. Mauro Telletxea aktorea dugu talde honen irakasle. Mauro argentinar euskalduna da, baita albokaria ere. Continue Reading →

0 comments
Apirilaren 22a, Cordoba (Argentina)

Apirilaren 22a, Cordoba (Argentina)

 Corodobari telegrama Cerro Norte~ve bó~Celesteagüero~uholdeak~familia~arabiar empanadak~Lulita saca una manita~Unquillo~chacarera~logelan iraultza~alfajoreak~ilusioa~ideiak~AleMir~egonkortzea~irina~murala~irina gehiago~bizikleteatu-eltxoak~2014 elkartzeak~Anita-candombea~sua~ilargi re-betea~dulce de leche por doquier~Maiatzaren8a~Xime~xuxurlatzaile berriak~koloreak-lokaztuak~errekan bainua~Ricardo~poesía por doquier~Mercado Las Pulgas~Nico Milanesio~kausalidadea~Escena y Memoria~hausnarketa~epaiketa~Marcha~lurrikarra~Nico~gauetan pelikulak-konbibentzia~joana-dezepzioa~irina~DiezMilCosas~AnuarFlor-joztorratz majikoa~oxígeno~AnitaPajarita~reset~ahizpa~malabareak~Nono~meditazioa~kuartzoa~Ale~lehioa~Bruma~garbiketa~matea~mica~MinaClavero~meteorito~Carlos Arriaga~familia~pejerrey~San Javier~Diquean Continue Reading →

0 comments
image

Apirilaren 18a, Cordoba (Argentina)

XUXURLATUZ Xuxurla airea da. Soinua. Hitza. Unea. Barruraino sartzen zaigun ibaia. Eta Itsaso egiten gaituena. Eta xuxurlatzailea une magiko hori sortzeko tresna dugu, gure mezua transmititzeko erabiltzen dugun barita magikoa, Continue Reading →

0 comments
20150416_180628

Apiriralen 16a, Cordoba (Argentina)

Apirilaren 16an Alfonsina Storni liburutegiko (Villa Allende) irakurle txokoan bideopoesia tailerra eman genuen. Celeste Aguerok eta Mari Jose eramaten duten talde hau hamar pertsona inguruz osaturik dago, 10 urte ingurukoak. Lehenik Continue Reading →

0 comments
CYMERA_20150411_170320.jpg

Apirilaren 13a, Cordoba (Argentina)

  Apirilaren 11an Cavanako Cawana liburutegian xuxurlatzaile tailerra eman genuen Celeste Agüero Cordobako xuxurlatzailearekin. Celeste Cordobara susurradorea ekarri zuen pertsona da, ahozkotasun trasmizioan bide luzea egin duena. Bera, Buenos Airesen, Mirta Continue Reading →

0 comments
20150320_230025.jpg

Apirilaren 12a, Cordoba (Argentina)

Irratian izan gara, El vagabundo de las estrellas ( Radio Nacional de Cordoba) irratsaioan. Bigarren aldia da hona gatozenak, Xime eta Celeste lagun eta xuxurlatzaileekin batera. Gure herriaz mintzo diren Continue Reading →

0 comments
qqqqqqq.jpg

Apirilaren 11a, Cordoba (Argentina)

  Bi lagun hauek Diez mil cosas Editora argitaletxeko kideak dira. Anuarrek Cordobako unibertsitatean letrak ikasten ditu eta Flor gizarte komunikazioan lizentziatua da. Biak dira literaturzaleak. Biak poesia idazleak ere. Eurekin hitz Continue Reading →

0 comments
Apirilaren 6a, Cordoba (Argentina)

Apirilaren 6a, Cordoba (Argentina)

  Azken aste hauetan lan eta lan ibili gara. Martxoaren 26an eta apirilaren 6an Unquilloko Spilinbergo institutuan talde desberdinetan tailerra emateko aukera izan genuen. 15-17 urteko gazteekin lan egin genuen. Continue Reading →

0 comments
20150316_214633.jpg

Martxoaren 24a, Córdoba (Argentina)

  Aste honetan, zazpigarren aldiz ospatzen den Escena y Memoria festibalean parte hartu dugu. Bertan,  Cordobako 1976ko diktadura garaiko biktimak gogoratu eta birgogoratu izan dira, Jorge Villesgas antzerki zuzendariak gidaturik. Bolondres Continue Reading →

0 comments
susurrando

Martxoaren 8a, Cordoba (Argentina)

  Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Cordobako Mercado de las Pulgas delakora joan ginen guk hautatutako olerki desberdinak xuxurlatzera, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Baina ez ginen bakarrik egon, Xime Villalba Continue Reading →

0 comments
20150307_162932-1.jpg

Martxoaren 7a, Cordoba (Argentina)

  Duela bi astetik Cordoba hirian gaude. Lehen astean Arguellon egon ginen, Villa Allende, Rio Cevallos eta Unquillo herrietatik oso hurbil dagoen auzoan. Aipatutako hiru herri horietan aste hauetan oso Continue Reading →

0 comments
Misteriosa luna llena

Gaua

Antuk egunean zehar lo egiten du. Gauetan, ordea, esnatu egiten da. Eguzkiaren argiak kalearen iluntasuna estaltzeari uzten dionean. Kuyen ikustean, belarriak tentetzen zaizkio. Hurbiltzen da. Usaintzen du. Bere gorputz osoa Continue Reading →

0 comments
20150214_124105.jpg

Otsailaren 19a, Bariloche eta El Bolson (Argentina)

    Badaramagu jada astebete Argentinan. Orain arte mendi eta laku artean egon gara, Bariloche eta El Bolsonen, hain zuzen ere. Sorpresa handia hartu dugu The Wood House hostelean egon Continue Reading →

0 comments
CYMERA_20150212_224607

Otsailaren 13a, Entre Lagos (Txile)

  Txile suge estua da. Suge horrek bizkarrezur luzea du, autobidea, iparraldetik hegoaldera heltzen dena. Bizkarrezur honek bitan banatzen du sugearen gorputza: mendialdea eta kostaldea. Mendiak eta itsasoak mugatzen dute Continue Reading →

0 comments
2015-02-10 16.55.13

Otsailaren 10a, Chiloé (Txile)

  SAYENEN IPUINA Bazen behin “Sorginkeriaren lurraldea” izeneko herritxo bat. Bertan, bi sorgin eta iratxo bat bizi ziren. Sorginak Sayen (txikia) eta Garazi (altua) deitzen ziren eta Iratxoa Irati eta Continue Reading →

0 comments
tren-tren-y-cai-cai

Otsailaren 8a, Chiloe (Txile)

  Chiloén gaude orain, Chileko hamabost probintzietatik hamargarrenean. Oso modu berezian sortu zen leku hau. Izan ere, kondairak dioenez, Tenten Vilu eta Caicai Vilu sugeeen liskarraren ondorioz izan zen. Lehenak Continue Reading →

0 comments
CYMERA_20150210_001512

Otsailaren 7a, Santiago (Txile)

Aurpegi ezagunekin beti gustora! ” Munduan bada bazter bat (ez genuen guk sortu orduko hautatu) gure herria erizten duguna. Eta mundu guzia da gurea gure herria geurea bada.“ J. Sarrionandia 7 Continue Reading →

0 comments
20150203_174132

Otsailaren 5a, Rocas de Santo Domingo (Txile)

  Valparaison egon ondoren, egun batzuk pasa ditugu Rocas de Santo Domingo herritxoan, itsaso parean. Lehenengo egunean, Pablo Nerudaren hiru etxeetako bat ikustera joan ginen, Isla Negra herrian kokatua dagoena. Continue Reading →

0 comments
20150202_142329

Otsailaren 2a, Valparaiso (Txile)

Valparaisoko hormek hitz egiten dute. Koloreen bidez istorioak kontatzen dituzte. Aldapan gora, aldapan behera. Portutik cerro-etara munduak sortzen dituzte…. Gaur goizeko zortzietan lurrak esnatu gaitu. Lurrak, bizirik dagoela gogorarazi digu. Continue Reading →

0 comments
CYMERA_20150130_000813

Urtarrilaren 30a, Pisco (Txile)

Ilargiak eta izarrak hurbil ikusten dira Elqui haranean. Argi ikusten dira. Umeek indarrez egiten dutelako amets. Eta haien artean umerik ameslariena Matias dugu. Bere gurasoek janari denda bat daukate Pisco Continue Reading →

0 comments
IMG_0792

Urtarrilaren 27a, Serena (Txile)

Atzo leku berri batera heldu ginen, La Serenara, kostaldeko hiri batera, Santiagotik iparraldera joanda sei ordutara dagoena.Santiagon azken eguna ondoaprobetxatu genuen, hala ere. Goizean, San Cristobal mendira igo ginen eta Continue Reading →

0 comments
DSC01772

Urtarrilaren 25a, Santiago (Txile)

Hiru egun daramatzagu Santiagon eta jada hasi gara hiriko ohituretan murgiltzen. Atzo, gure bi lagunekin Mercado Central delakora joan ginen bazkaltzera. Paila marina eskatu genuen, marisko ugariko zopa moduko bat. Ez Continue Reading →

0 comments
Santiagora heldu

Urtarrilaren 23a, Santiago (Txile)

  Santiagora heldu gara!!! Asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Loiun familia agurtu eta hiru hegazkin hartu ondoren, heldu gara jada Txilera. Lehenik, Londonera abiatu ginen Bilbotik eta, ondoren, Londonetik Sao Paolora. Londoneko Continue Reading →

0 comments