NORTZUK GARA

Kalabazan Kultur Ekimenak 2013. urtean sortu genuen Uribe Kostako hiru gaztek: Irati Astobietak, Jone Ibarretxek eta Garazi Basterretxeak. Urte horren bukaeran Getxoko udaletxeak egindako Wanted (gazteen ekimen berritzaileak saritzeko sortua) lehiaketa irabazi genuen, Booktrailer lehiaketa proiektuarekin eta hortik aurrera hainbat ekimen sortu izan ditugu, euren artean Booktrailer lehiaketa, Olerki xuxurlatua eta Bideopoesia proiektuak.

Gure elkartearen helburu nagusiak artea eta kultura gazteen artean sustatzea eta, era berean, euskara euren esparruetara hurbilduz erabilera bultzatzea. Horretarako, hainbat ekintza sortu nahi ditugu: tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak… Horietako bat dugu hemen aurkezten dizuegun Booktrailer lehiaketa.

Kalabazan Kultur Ekimenak elkarteko kideak euskal filologian, hezkuntzan, arte ederretan, ikusentzunezko komunikazioan, musika hezkuntzan eta aisialdian formakuntza dugun gazteak gara eta, gure helburu nagusiaz gain, zeharkako beste helburu batzuk ere lantzen ditugu:

  • Irakurzaletasuna sustatzea: gazteak irakurketara bideratzea, baita irakurketa hauen gaineko idazketa/sormen lan bat egitea ere.
  • Gazteen esparru naturala den teknologia berrien eta literaturaren esparrua lotzea. Baita teknologia berri hauek euskaraz erabiltzea ere.
  • Gazteak literaturaren sustatzaile bihurtzea.
  • Euskal haur eta gazte literatura sustatzea.
  • Gazteen artean euskal literaturarekiko interesa piztea.
  • Gazteen sormena bultzatzea, ikusentzunezko medioen bidez.
  • Artearen bidez gazteekin gaitasun emozionala lantzea.

xuxurlatzaileak

“Artean, importantea da jakitea ez zarela zenbaki bat, baizik pertsona hutsa. Ez zaitzatela batu, ez kendu, ez biderkatu, ez zatitu, ez zerrendatu, ez erabili, ez kontu liburuetan hutsi. Pertsona ‘hutsa’, ez hustuaren zentzuan baizik osoarenean”.

Joseba Sarrionandia. 2010. Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako

image

Irudia: Lierni Altube