OLERKI IZENBU

Tailer honen bitartez olerkiak interpretatu eta xuxurlatzen ikasiko dute, xuxurlatzile
tresna sortuz. Ahozkotasuna eta komunikatzeko gaitasuna landuko da, poesiaren bitartez.

NORI

Haur, gazte zein helduei.

ORDU

2 ordu

  • Irakurzaletasuna sustatu: poesía bizirik dagoen zerbait bezala transmititu,
    gorputzetik gorputzera, ahotik belarrira.
  •  Poesiaren bidez esperientzia berriak sortu. Poesia liburuetatik at ere badela erakutsi.
  • Ahozko literaturaren transmisioaren garrantzia erakutsi.
  •  Harreman interpertsonala garatu eta elkarrekiko konbibentzia artearen bidez landu.
  •  Sentimenduen adierazpena artearen bidez garatu

KONTZEPTUAK

  • Performance: xuxurlatuak izatearen esperientzia
  • Zer da xuxurla?
  • Xuxurlaren atalak: hitza eta soinua.
  • Olerkien lanketa: irakurketa, interpretazioa eta erreprodukzioa.
  • Susurradorea: poesía ahoz transmititzeko tresna.

METODOLOGIA

Tailerra atal desberdinetan banatuko dugu. Lehenik hartzaileei performance delakoa eskainiko
diegu, xuxurlatuak izatearen esperientzia euren haragitan bizi dezaten. Ondoren, olerki
xuxurlatuaren jatorria eta helburua azalduko diegu, baita gure esperientzia propioa ere.

Teoria landu ostean, xuxurlatzaile izango gara eta pixkanaka xuxurlaren atalak landuko ditugu,
ariketa praktikoen bidez. Hitzaren, hau da, esaten denaren eta soinuen, hau da, esateko
moduaren eta hitzari laguntzeko baliabideen lanketari ekingo diogu. Azkenik, ikasle bakoitzak
olerki bat hautatu, interpretatu eta bere egingo du, gainontzekoekin susurradorearen
bidez konpartituz.

Tailer hau praktikatik hasiko da eta praktikan bukatuko du. Esperimentatu-ulertu-esperimentatu
metodologian oinarrituko gara, beraz, uste baitugu zerbait ikasterako orduan oso garrantzitsua
dela lehenik testuinguru batean ikustea, ondoren teoria ulertzea eta azkenik teoria hori
praktikan jartzea.